Gutxi bada ere, behera egin du langabeziak apirilean Debagoienean

Eneko Azkarate 2015ko mai. 12a, 13:33

Langabeziak behera egin du apirilean Debagoienean, gutxi bada ere, eta aurtengo hilerik onena izan da enpleguari dagokionean. 3.665 lagun zeuden langabezian apirilean Debagoienean (%12,30); urtarrilean %12,54koa zen langabezia tasa. Iazko apirilarekiko ere behera egin du zertxobait langabeziak; orduan, %12,69koa zen langabezia tasa eskualdean.

Edozelan ere, iazko abenduan, %12,41ekoa zen langabezia tasa, hau da, oraingoa baino txikiagoa. Gainera, langabeziak ez du behera egin herri guztietan, apirilean. Bergaran, Antzuolan, Elgetan eta Leintz Gatzagan gora egin du.

Langabezia tasa handiena duten herriak Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Elgeta dira, hurrenez hurren. Txikiena dutenak, ostera, Leintz Gatzaga, Oñati, Antzuola eta Aretxabaleta.

Lan barik daudenen kopuruak apirilean behera egin badu ere, oraindik urrun dago krisiaren aurreko urteetako egoeratik. 2007an, esaterako, %5,85ekoa zen langabezia tasa eta 1.812 lagun zeuden lan barik Debagoienean. Oraingoaren erdia. INEMek eman ditu datuok.

Herririk herri, hemen apirileko langabeziaren datuak:

  • Arrasate: 1.616 (%15,6)
  • Bergara: 877 (12,51)
  • Oñati: 448 (%8,54)
  • Aretxabaleta: 316 (%9,25)
  • Eskoriatza: 247 (%12,13)
  • Antzuola: 88 (%8,7)
  • Elgeta: 62 (%11,44)
  • Leintz Gatzaga: 11 (%8,15)
  • DEBAGOIENA: 3.665 (%12,3)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak