Bidegorri sarea osatzeko diru bultzada berria emango du Aldundiak

Jon Berezibar 2015ko mai. 12a, 08:10

Arrasaten, Arrasate pasealekuko bidea egiteko 38.566 euro emango ditu. Aretxabaleta, Bergara eta Oñatin, ostera, 12.874na euroko diru-laguntza emango du Aldundiak. Aretxabaletan, herri barruko lotura osatzeko, Bergaran, Boni Laskurain eta Ernai kaleen arteko bidegorria egiteko eta Oñatin, azkenik, Olabarrieta auzokorako.

Bizikletaren erabilera sustatzkeo helburuarekin, guztira probintzia osoan, 250.000 euro banatuko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Arrasatekoa da kopururik handienetako bat. Lehentasunen araberako banaketa egin dutela azaldu dute Aldunditik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak