57 milioi batu ditu zergatan Foru Aldundiak, iaz baino %6,8 gehiago

Leire Kortabarria 2015ko mai. 11a, 17:00

Iaz baino 57 milioi gehiago bildu ditu Foru Ogasunak zergatan urteko lehen hilabeteetan; denetara, 835,6, apirilaren 30era arte, iazko epe berean baino %6,8 gehiago.

Estatuarekiko doikuntzak %34,4 jaitsi badira ere, kudeaketa propioari esker (%11,8ko hazkundea) "helburuak lortzen" ari direla nabarmendu du Ogasun diputatu Helena Francok.

Hain zuzen, aurrekontuaren betetze-maila %21,5 da aurten; iaz, epe berean, %21,1 zen.

Lehen lau hilabeteetan, zuzeneko zergak %6,8 handitu dira; zeharkakoak, %15,2; eta Estatuarekiko doikuntzak %34,4 txikitu dira.

Sozietateen zergarekin nabarmen gehiago jaso da

Apirilaren 30era arteko bilketan, honako hauek izan dira daturik esanguratsuenak:

PFEZ: zerga-bilketa garbia %10,9 igo da, 33,2 milioi gehiago. Atal honetan nabarmentzekoa da lan atxikipenak %1,9 igo direla (7,6 milioi gehiago). Horrez gain, 2015ean jaso du Gipuzkoak Estatutik loteriaren eta beste apustu batzuen 2014ko lehen hiruhilekoari dagokion kopurua.

Sozietateen gaineko Zerga: sarrerak nabarmen hazi dira (26,5 milioi) iruzurraren aurkako borrokari esker eta iazko kanpainako itzulketak ere handitu dira eskaerak handitu zirelako (32,8 milioi).

BEZ: %24,8 handitu da (63,7 milioi gehiago), gipuzkoarrek ordaindutako BEZa lurralde arteko doiketen bidez berreskuratu ondoren.

Estatuarekiko doikuntzak: Gipuzkoak iazko epe berean baino 32,6 milioi gutxiago bildu ditu BEZean eta 1,7 milioi gehiago zerga berezietan. BEZaren murrizketa, gehienbat, aduanetako bilketari dagokion araudi aldaketak ekarri du (gai honetan Gipuzkoak ez du eskumenik).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak