Mailari eusteko asmoz, jardunaldi erabakigarria dute Bergarak eta Antzuolak

Mireia Bikuña 2015ko mai. 9a, 08:00

Bergarak UDAren kontra jokatuko du.

Sufritzen jarraitu beharko dute Bergarak eta Antzuolak Ohorezko Erregional Mailan jarraitu gura badute. Debagoiendarrekin batera, Hondarribia, Zarautz eta Usurbil daude lehia estuan. Bost horien artean egongo dira maila galtzen duten taldeak. 

Antzuolak (26 puntu) liga bukatzeko geratzen diren hiru partiduak irabazi beharko ditu, eta besteen emaitzak ikusi. Aste bukaeran, zaleen laguntza izango du Estala futbol zelaian, Tolosari aurre egin ahal izateko. Domekan izango da partidua, 16:15ean.

Bergararen egoera apur bat hobea da puntu kopuruari dagokionez –29 ditu–, baina maila galtzeko arriskuarekin dago. Oraingoan, gainera, igoera fasean sartzeko lehian dagoen UDAren kontra neurtuko ditu indarrak Aretxabaletan. Muturreko bi helbururen atzetik dauden taldeak aurrez aurre Ibarra futbol zelaian, gaur, zapatua, 17:00etan.

Hain justu ere, Bergararen kontrako derbia irabazita ziurtatu zuen maila Aloña Mendik. Igor Serranoren taldeari kosta egin zaio helburua betetzea, baina azken hiru jardunaldietan lasai jokatuko du. Domekan, Ondarroako Aurreraren bisita izango du Azkoagainen, 16:30ean.

Erregional Preferentea

Bestalde, Mutrikurekin lehia bizia du Mondrak. Azken jardunaldian elkarren kontra jokatuko dute eta lehia erabakigarria izan daiteke. Horren aurretik, baina, Mondrak Zumarragan irabazi beharko du eta kostaldekoek punturen bat galdu beharko dute aste bukaeran. 16:00etan hasiko da partidua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak