Bilera sortari ekingo dio Argiak gaur, harpidedunengana gerturatzeko

Jon Berezibar 2015ko mai. 6a, 09:56

Argiako lantaldea

Debagoienean hasiko da Argia harpidedun eta eragileekin elkartzen, eskualdea baita Donostialdearen ostean, Euskal Herri osoan harpidedun gehien dituen lekua. Proiektua berraztertzen dihardute eta gertutik egon gura dute "proiektua babesten duten herritarrekin". Gaur Bergaran, bihar Arrasaten eta datorren astean Aretxabaletan eta Oñatin egingo dituzte batzarrak.

Argiakoak "ilusioz beterik" dihardute lanean aurrera begira eta proiektuaren urrats berriei buruz harpidedun eta eragileekin egin gura dute berba. Aldaketa gehiago egongo direla iragarri dute eta asmoen berri emateko bilera sortari ekingo diote. Debagoienean hasiko dira, gaur bertan, Bergaran, Irizar jauregian 19:00etan. Proiektua babesten duten herritarrekin "bertatik bertara" egitea da nahia.

Hurrengoak:

  • Maiatzak 7, eguena, Arrasate: 19:00etan, Jai Zale tabernan.
  • Maiatak 13, eguaztena, Aretxabaleta: 19:00etan, Loramendi elkartean.
  • Maiatak 14, eguena, Oñati: 19:00etan, Eltzian (lehengo ETEO).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak