Urtarril eta martxo artean argitaratu dituzte aurrekontuak Debagoieneko udalek eta mankomunitateak

Leire Kortabarria 2015ko mai. 4a, 16:59

Apirilaren 30 arte, Gipuzkoako 66 udalek eta 13 mankomunitatek argitaratu dituzte beren aurrekontuaren onarpenak (aurreko urtean 62 udalek eta 11 mankomunitatek). Gipuzkoako %70 da. Multzo horretan daude Debagoieneko udal guztiak eta baita Debagoieneko Mankomunitatea ere. Urtarril eta martxo artean argitaratu dira aurrekontu guztiok.

21/2003 Foru Arauak, Toki erakundeen aurrekontuen gainekoak, zehazten du, bere 16. artikuluan, aurrekontua indarrean sartzen dela Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Debagoieneko udal gehienek iaz baino goizago argitaratu dituzte aurten aurrekontuak. Hona hemen iazko eta aurtengo argitarapen data. Aurrekontuak GAOn kontsulta daitezke, Internet bidez.


    •    Antzuola: 2015/02/18 (iaz: 2014/02/24)
    •    Aretxabaleta: 2015/02/18 (iaz: 2014/02/24)
    •    Arrasate: 2015/01/26 (iaz: 2014/01/29)
    •    Bergara: 2015/03/25 (iaz: 2014/03/14)
    •    Elgeta: 2015/01/27 (iaz: 2014/03/04)
    •    Eskoriatza: 2015/02/25 (iaz: 2014/01/29)
    •    Leintz Gatzaga: 2015/01/27 (iaz: 2014/03/04)
    •    Debagoieneko Mankomunitatea: 2015/02/05 (iaz: 2014/02/06)


Aurrekontuak argitaratzeko dituzten udalen artean daude, besteak beste, Donostia, Andoain, Mutriku, Errenteria eta Lasarte-Oria. Eta mankomunitateen artean, Bideberri Mankomunitatea, Sasietako Mankomunitatea, Gipuzkoako Partzuergoa eta Tolosaldeko Mankomunitatea, besteak beste.

Aurtengo aurrekontuei dagokienez, zazpi udalek argitaratu dituzte, informazio ondorioetarako, 2015eko urtarrilaren 1a baino lehen: Aizarnazabal, Alegia, Azpeitia, Idiazabal, Ikaztegieta, Lezo eta Mendarok.

21/2003 Foru Arauak 15.2. artikuluan agintzen duenez, aurrekontuak onartuta egon behar du indarrean izango den urtearen aurreko abenduaren 31 baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak