Autoa taldetan erabiltzeko 'Lurraldekar' sistema sustatuko dute Oñatin eta Bergaran

Jon Berezibar 2015ko mai. 4a, 15:39

Gaur sinatu dute akordioa Biain eta Isazelaia alkateek eta Gipuzkoako beste 6 udalek Foru Aldundiarekin. Herritarrek euren autoa laga zein partekatzeko sistema sustatuko da, hortaz. Hain zuzen,  Europa iparraldean "arrakasta" izan duen eredua ekarri du Aldundiak.

Erabilera urria egiten diolako ala gastuak partitu gura dituelako, esaterako, jabeari autoa partekatu ahal izatea erraztuko dio sistemak. Ez, baina, bidai bakan batzuetarako, talde-erabilera partekatua egiteko baizik. Aldunditik "poliki-poliki" ezagutarazi gura dute sistema eta, horrela, probintziako 9 udalerritan hasiko dira (Bergara, Oñati, Donostia, Irun, Tolosa, Zarautz, Ordizia eta Urretxun). Informazio guztia Lurraldekar.eus-en batu du Aldundiak eta udalerriak eurak ere herritarrei informazio ematen hasiko dira, parte-hartzaileei hobari zein abantailak ematearekin batera.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak