Baina Debagoienean ere izango dira mobilizazioak egunean barrena gaur, Maiatzak 1, prekarietatearen eta krisi ekonomikoaren aurka protesta egiteko. Arrasaten, 18:30ean, murala margotuko dute LABek deituta.
Oñatik, bestalde, Ernaik deituta, bazkari prekarioa egingo dute gaztetxean 14:30ean. 16:00etan, Gazteondako lan eskubideen gida aurkeztuko dute, eta 18:00etan, manifestazioa egongo da, Foruen plazatik abiatuta.