Elkarlana sendotu dute Eusko Jaurlaritzak eta kooperatibek

Leire Kortabarria 2015ko api. 30a, 15:08

Eusko Jaurlaritzaren eta kooperatiben ordezkariak.

Euskal Kooperatiben Mugimenduak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlana sendotzeko beste pauso bat eman dute gaur, egubakoitza. Izan ere, berriki elkarrekin sinatu duten Asmo eta Elkarlan Akordioaren jarraipen batzordeak lehenengo batzarra izan du. Kooperatiben Mugimenduaren aldetik, Debagoieneko zenbait ordezkari daude.

Honako hauek osatzen dute Jarraipen Batzordea:

Eusko Jaurlaritzaren aldetik:

  • Mikel Burzako (Lehendakaritzako Koordinazio zuzendaria)
  • Ricardo Barkala (Enplegu eta Lan sailburuordea)
  • Olatz Garamendi (Hezkuntza eta Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea)
  • Bittor Oroz (Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politika sailburuordea)

Kooperatiben Mugimenduaren aldetik:

  • Maria Ubarretxena (Euskadiko Kooperatiben Goi Batzordeko presidentea)
  • Agustin Mendiola (Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko koordinatzailea eta Erkideko zuzendaria)
  • Javier Goienetxea (Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko presidentea)
  • Jose Miguel Mera (Euskadiko Kontsumo Kooperatiben Federazioko presidentea)
  • Alfredo Montoya (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Kooperatiben Federazioko presidentea)
  • Patxi Olabarria (Erkide-Irakaskuntzako koordinatzailea)

Akordioaren helburua da ahalegin publikoak eta pribatuak egitea enpresen ekonomian eta norbanako aktibo eta ekintzaileetan oinarritutako ongizate sozial eredua eraikitzeko Euskadin.

Honako arloetan egingo dute elkarrekin lan kooperatibek eta Eusko Jaurlaritzak:

-Euskal Kooperatiben Mugimendua Euskadiko erakunde ekonomikoetan eta sozialetan ordezkatzea.
-Euskadin kooperatiba gehiago sor daitezen sustatzeko politikak egitea.
-Euskal kooperatiben arteko elkarlana indartzea.
-Kooperatibak sustatzeko finantza-erremintak indartzea.
-Kooperatibismoa zabaltzea eta ezagutaraztea.
-Etengabeko formazioa.
-Zailtasunak dituzten kooperatibendako oneratze planak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak