Legazpiko udalbatzak ere aho batez onartu du Ordaindukoen mozioa

Jon Berezibar 2015ko api. 30a, 09:22
Ordaindu plataformakoak Legazpiko kaleetatik protestan.

Manifestazioa egin eta, udalbatzaren aurrean, mozioa aurkeztu zuten Ordaindukoek atzo Legazpin (Gipuzkoa). Bertara jo dute Fagorrek bazkideak dituelako eta eta Javier Sotil, Mondragon Korporazioko presidentea bera han bizi delako. Aho batez onartu zuten mozioa.

Udaletxeetan mozioak aurkezten jarraitu gura dute Ordaindukoek eta, Debagoienekoetan eta Legazpin aurrera egin ostean, iragarri dute datorren agintaldian asmo berarekin joko dutela "erkidegoko udalerri esanguratsuetara".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak