Eskuz banakako txapelketan debuta egingo du Beñat Rezustak Zumarragan

Eneko Azkarate 2015ko api. 30a, 08:43
Beñat Rezusta, Promesen mailako buruz buruko txapelketa irabazi ostean, iazko ekainean.

Jon Ander Albisuren aurka Beñat Rezusta bergararrak jokatuko duen partiduarekin hasiera emango zaio aurtengo banakako txapelketari. Zumarragan izango da. Bihar, egubakoitza. 17:00etan hasiko da jaialdia. Iaz bigarren mailakoan lortutako garaipenak eman dio Rezustari txapelketa nagusian aritzeko aukera.

Atzo aukeratu zituzten pilotak. Rezustak esan duenez hark aukeratutakoak bote handiagoa dute eta Albisu ataundarrarenak azkarragoak dira. Ilusio handiarekin ekingo dio txapelketari Bergarakoak, binakako txapelketan esperientzia gazi-gozoak izan ostean.

Ekainaren 16an emango zaio amaiera txapelketari eta oraingo asteburuan hasiko da lehen erronda. Laurdenetan sartuko dira azkeneko txapelketako lau onenak, Martinez Irujo, Olaizola IIa, Urrutikoetxea eta Retegi Bi. Maiatzaren 17an izango da hori.

Zumarrago Beloki pilotalekuan zale asko espero dituzte. Bergaratik ere hurbilduko dira piloa. Hori hala, Zumarragako Udalak aparkaleku berezia egokitu du 100 autorendako. La Salle ikastetxean. Pilotalekuaren ondoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak