Badira keinuak, gertatu berri denaz bat ez datozenak. Eta atzoko derbiko 50. minutuan Mikel Gonzalezen irudi honek erakusten du keinu horietako bat: harridurazko irribarrea ahoan, eta sorbaldak beherantz, gertatutakoa sinistu ezinka amore eman duenaren jokalariarena. Txartel gorria ikusi berritan Arrasatekoak bazekien zer zuen aurretik, aldagelako tunelera 60 metro luze. Gaur lerro asko idatziko ziren jokaldi horren gainean, baina lerro horietako bakarrak ere ez du aldatuko momentuan zale bakoitzak hartutako erabakia.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.