Gipuzkoako lehenengo mailan Aretxabaleta bigarren dago sailkapenean –atsedena dute– eta igoerako kanporaketa partidua jokatuko dute. Eta, bigarren mailan Mondrate liga irabazteko zorian dago; atsedena dute asteburuan. Kasualitatez, baina, talde guztiek atseden izango dute oraingo asteburuan, eta besteen emaitzen zain egon beharko dute.