Europako eta AEBetako ekonomiaz jardungo du Jose Carlos Díezek Donostian

Leire Kortabarria 2015ko mai. 2a, 08:00

José Carlos Díez ekonomialaria.

Ekonomisten Euskal Elkargoaren eskutik, Jose Carlos Díez ekonomialariak hitzaldia egingo du maiatzaren 14an Donostian, Elkargoak urtero antolatzen duen Ekonomista Foroan. Política Eurozona vs EEUU izeneko hitzaldia egingo du Carlos Santamaria zentroan, 19:00etan.

Jose Carlos Díezek krisiari aurre egiteko Eurogunean ezarritako hainbat politikaz hitz egingo du, eta AEBetan egin diren politikekin konparatuko ditu.

Ekonomisten Euskal Elkargoak ALCE Fundazioarekin batera antolatu du ekitaldia.

Honako hau diote antolatzaileek: "Aurten, gaurkotasun handiko hitzaldi eta hizlariaren aldeko apustua egin dugu. Izan ere, Jose Carlos Díezek hainbat  komunikabide eta eztabaidatan parte hartzen du, eta krisi ekonomikoaren gaineko gaurkotasuneko ikuspuntu kritikoa ematen du".

Gaur egun, Onda Cero irratiko ohiko kolaboratzailea da Jose Carlos Díez. Sarri parte hartzen du ere The Economist, Financlal Times, Bloombertg, Reuters, CNBC, El País, El Mundo, Cinco Días, Expansión eta La Sextan. Europako Banku Zentraleko aditu taldeko kide da. Hay vida después de la crisis liburua idatzi du.

Hitzaldira joateko aurrez izena eman behar da Ekonomisten Euskal Elkargoan (943 01 14 96).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak