Aldundiko partaidetza tailerrak Arrasaten eta Bergaran, bihar eta etzi

Jon Berezibar 2015eko apirilaren 27a

Gipuzkoako eskualde bakoitzean 2 milioi euro zelan inbertitu aztertzen dabil Foru Aldundia herritarrekin, bileren bitartez. Bihar, martitzena, 18:00etan Kulturaten izango da saio bat eta bestea etzi Bergaran, Irizar jauregian 18:00etan. 

Partaidetzako aurrekontuak deitutako ekimenaren lehen fasean daude, herritarren ekarpenak jasotzeko. Tailerrean bertan jasoko dira iritzi eta proposamenak baina badaude parte hartzeko bestelako bideak ere. Hala, Aurrekontuahobetzen.eus webgunean jaso daiteke informazio gehiago eta martxoan etxeetara bidalitako Gipuzkoa Berria aldizkariarekin batera banatutako eskuorria bete eta udal egoitzetan entregatu daiteke. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak