Ganbara Txikikoek Elgetan aurkitu zuten atzo altxorra

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015ko api. 26a, 13:30

Espaloia antzokian erakutsi zuten atzo, zapatua, Oñatiko Ganbara Txikikoek Altxorraren Uhartea musikala. Astean kide batzuk gaixotu egin zirela-eta, azken orduko aldaketa eta urduritasunei aurre eginez, Oñatitik zein inguruko herrietatik joandako berrehun ikusleak poltsikoratzea lortu zuten beste behin.

Ilusio handia zuten herrian urtarrilaren 17an estreinatutako ikuskizuna beste herri batzuetan erakusteko eta gogoz egin dituzte etxeko-lanak oraingoan ere, besteak beste, dekoratuetan moldaketak egin behar izan dituzte -Hispaniola itsasontzia txikitu esateko- antzokiko taularen gainean sartu ahal izateko. Emanaldi goxoa izan zen; publikotik gertu-gertu zeuden aktore eta abeslariak, eta gertutasun hori asko eskertu zuten taularen bi aldetan zeudenek.

Maiatzaren 23an, Arrasatera

Debagoieneko bira egingo du Oñatiko abeslari gazteen abesbatzak; Amaia antzokian izango dira maiatzaren 23an, 18:00etan. Sarrerak 15 eurotan eskura daitezke Arrasate.eus atarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak