Antzuolak berdinketa (3-3) eta Bergarak garaipen (1-0) garrantzitsua

Miren Arregi Amasorrain 2015ko api. 25a, 19:55

Ez dira une gozoak antzuolarrendako, izan ere, Usurbilen aurkako norgehiagoka berdinduta –3-3 bukatu da partidua–, azken postuan daude. Oraindik, baina, badute mailari eusteko itxaropena. Bergarak, bestetik, garaipen garrantzitsua eskuratu du lehen postuan dagoen Aurreraren kontra 1-0 irabazita.

Irabazteko aukerak izan dituzte antzuolarrek Usurbilen kontra etxean jokatutako partiduan izan ere, lehen zatian aurkaria baino hobeto aritu dira. Norgehiagoka hasi eta berehala sartu du Usurbilek lehen gola baina minutu batera berdinketa lortu du Antzuolak. Lehen zatia bukatzeko bost minutu falta zirenean 2-1 gailendu zaio Antzuola aurkariari eta hala joan dira atsedenera. Bigarren zatian ez dira lehenengoan bezain fin ibili eta etxekoen huts baten ondorioz, 2-2koa lortu dute usurbildarrek. Partidua bukatzeko bost minutu falta zirenean lortu dute kanpotarrek hirugarrena. Horri ere bikain erantzun diote etxekoek hirugarrena sartzen, baina, ezin izan dute garaipenik eskuratu.

Bergarak garaipen garrantzitsua

Garaipen garrantzitsua eskuratu du gaur Bergarak, izan ere, hiru utzi ditu atzean sailkapen orokorrean. Gaurkoarekin, arnas pittin bat hartu dute mahoneroek, izan ere, taldea oso baxu zegoen animoz. Sailkapen orokorrari begira ez ezik, garaipen garrantzitsua izan da gaurkoa, izan ere, lehenengo postuan dagoen Aurreraren kontra irabazi du Bergarak.

Gainontzekoak txukun

Aretxabaletak bana egin du Beti Gazteren kontra asteburuan jokatutako partiduan; Aloña Mendi aise nagusitu zaio Elgoibarri 2-4 irabazita; Mondrak bestetik, bina berdindu du Ikasberriren kontra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak