181 diploma banatu ditu MUk Amaia Antzokian

Miren Arregi Amasorrain 2015ko api. 24a, 17:13

Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoak diplomak banatu dizkie 2013/2014 promozioan ingeniaritzako espezialitateetan titulua eskuratu duten 181 ikasleri. Batetik, doktorego programako 15 lagunek jaso dute diploma; baita goi mailako ingenieritzako 12 tituludunek eta azkenik, ingenieritzako masterren bat egin duten 152 ikaslek.

Ekitaldian aipamen berezia jaso dute Ekiten, Kutxa, Get Up Orona edota Altuning programetan sariak jaso dituzten ikasleek. Gainera, Ingeteam Power Technologyko gerente ondokoak Enpresaren gakoak delako hitzaldia egin eskaini du.

Titulu horiek eskuratzeko, ikasleek urtebete inguru iraun duen karrera amaierako proiektua egin behar izan dute enpresaren batekin lankidetzan. Enpresa horietako asko dira atzerrikoak, hala nola, Erresuma Batukoak, Suediakoak, Alemaniakoak, Finlandiakoak, Mexikokoak eta Txekiar Errepublikakoak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak