Liburuaren Nazioarteko Eguna dela-eta, hamaika ekimen, tailer eta ospakizun izango dira Debagoienean. Literaturzaletasuna sustatzea eta letretan murgiltzea izango direlarik gaurko helburu nagusiak.
Atzo aldiz, Liburuaren Egunarekin lotutako ekintza ezberdin bat izan zen Arrasaten. Izan ere, Shakti Olaizola bihurkaria Santa Marina auzoko bibliotekan izan zen, Irakurriz ikuskizuna eskaintzen. Dantza, musika eta akrobazia irakurketarekin lotu zituen zortzi minutuko saio benetan ikusgarrian.
Ekintzak hainbat herritan
Arrasaten, Noctis argazkigintza eta literatura ikuskizuna izango da Kulturaten, gaur arratsaldean. Elgetan berriz, Liburutegia plazara aterako dute, eta Eskoriatzan liburu azoka egongo da bihar arratsaldean herriko plazan.