Dantza-afari tematikoa eskainiko dute Espaloiak eta Herrixa dantzan ekimenak maiatzaren 8an

Txertubi taldeko musikariak Patxi Montero dantza gidariarekin.

Portugal izango da protagonista lehenengo dantza-afari tematikoan. Aurretik, domekan, Txertubiren zuzeneko musikarekin egingo dute dantza saioa.

Dantzan elkartzeko ekimen berria dira dantza-afari tematikoak. Estreineko honetan, Portugaleko dantzak, musika eta afaria izango dira protagonista. Ohikoa den moduan Patxi Monterok egingo ditu dantza gidari lanak. Hori bai, ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea. Prezioa 20 euro da —dantzaldia eta afaria—. Informazio gehiago hemen

Herrixa dantzan, domekan

Aurretik baina, hitzordu berria dute Elgetan dantza gustuko dutenek. Domekan Txertubi taldearen zuzeneko musikarekin egingo dute saioa. Sarrera doan da eta parte hartzea irekia. 19:00etan hasiko da dantza saioa.

Saioan, gainera, Molinatxo bideo berriaren eta Txertubiren YouTube kanalaren aurkezpena egingo dituzte. Espaloia kafe antzokian grabatu zuten bideoa, otsailaren 21ean egindako entseguan, eta joan den astean jarri zuten ikusgai sarean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.