"Bestelako Gipuzkoa eraikitzen jarraitzeko aukeran sinesten dutenen herri kandidatura" osatzen dutela azpimarratu zuen Olanok, "berme sendoa" direla, eta helburu bakarra dutela: "Herritarrak enpoderatu nahi ditugu Gipuzkoaren inguruan erabaki dezaten, martxan dagoen aldaketan protagonista nagusi izan daitezen, gure herrialdea egun baino solidarioagoa, justuagoa eta euskaldunagoa izateko orain artekoa eta bi gehiago egitea premiazkoa delako".
Lerro nagusiak
Ildo horretatik. EH Bilduren gobernu lerroak ekarri zituen gogora:
- "Gizarte zerbitzuen, prestazioen eta gainerako eskubideen defentsa sutsua egitea".
- "Tokiko garapena oinarri hartuta, denon ongizatea zabaltzea, bizitza maila hobetzea eta enplegu duina bermatzea".
- "Gehien duenak gehiago ordaintzen jarraitzea eta baliabide publikoak beharrezko gaietara bideratzea. Kudeaketa garbia, gardena eta arduratsua egitea".
- "Euskararen lurraldean, gure hizkuntza ikasteko, erabiltzeko eta dagokion estatusa eta tokia izateko behar ditugun baliabideak eta arau-aldaketak programaren hezur-muina izatea".
Zapatuko ekitaldian, Ainhoa Beola eta Ander Rodriguezek lau urte hauetan Gipuzkoako Diputazioan egindako lanaz hitz egin zuten; eta Igone Lamarain eta Juan Karlos Izagirrek alkategai guztien izenean hartu zuten hitza.