Errealitatea aldatzeko egungo politikak aldatzea beharrezkoa dela usten duten pertsona orok bat egiteko dei egin zuen zapatuko ekitaldian Ezker Batuko batzarkide ohi Arantza Gonzalezek. Izan ere, urte luzez funtzionatu duten "politika horiek eragin dute krisia", bere esanetan, eta "politika horien ondorio da pobrezia eta desberdintasuna areagotu izana ere". Ildo horretatik, instituzioetan ordezkaritza lortzeko nahia azaldu zuen, "politika pertsonen eta horien beharren zerbitzura jartzeko, botere ekonomikoaren zerbitzura beharrean".
Juan Luis Merino zinegotzi izan da Eskoriatzan azken hiru agintaldietan eta Arrasateko zerrendetan doa oraingoan. Mondragon taldeko kooperatibista, Debagoieneko hainbat gizarte taldetan parte hartzen du: Kaleratzeak Stop-en, esaterako.
Irabazi-Ganemosek Debagoieneko lau herritan aurkeztuko ditu zerrendak: Arrasaten, Bergaran, Aretxabaletan eta Eskoriatzan.