Azkoitiako triatloia goitik behera menperatu zuten Antxintxika Triatloi taldeko ordezkariek. Euskadiko Txapelketa zegoen jokoan, eta gizonezkoetan Ander Agirre izan zen onena, eta emakumezkoetan Lourdes Oiartzabal, biak Antxintxikakoak. Hori gutxi ez, eta bi kategoriatan, taldeka ere onenak izan ziren. Hala, denboraldi hasieratik egiten dabiltzan lan ona berretsi zuten.
Tarragonan ere podiumera
Beste lasterketa batzuk gertutik ezagutzeko asmoz, ostera, Antxintxikako beste zenbat atleta Tarragona aldean ibili da asteburuan. Hala, Ametla del Mar-eko triatloiko irteera puntuan izan dira gaur, domeka, Oliver Hernandez, Mikel Lasa, Javi Rayo, Rakel Alonso eta Beñat Arnaiz, eta azken bi horiek podiumera igo dira, biak hirugarren sailkatuta. Ibilbidearen kontra, eta egiten zuen haize zakarraren kontra lehiatu behar izan dute, "gogorra" izan den proban.