Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa berotzeko saioa egin dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko api. 18a, 19:59

Oñatiko bost bertsolari eta Arrasateko bat igo dira gaur arratsaldean Santa Anako taula gainera. Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dutenak izan dira; saio honen asmoa, hain zuzen, txapelketarako gertatzea izan da.

Urko Egañak, Egoitz Aizpuruk, Maider Arregik, Ane Zuazubizkarrek, Joseba Lasagabasterrek eta Andoni Goitiak hartu dute parte bertso saioan.

Zortziko handian

Agurraren ondoren, zortziko handian abestu dute binaka. Egaña eta Aizpuru izan dira lehenengoak. Hau izan da gaia: Egaña Perutik etorri den gaztea da. Han derrigorra da bozkatzea. Aizpuru, aldiz, bertakoa da, eta zalantzan dago hurrengo hauteskundeetan bozkatu edo ez.

Arregi eta Zuazubizkar Nafarroako herri txiki bateko azkeneko bi biztanleak izan dira.

Lasagabaster eta Goitia, aldiz, bizitza guztia elkarrekin eman duten bikotearen paperean jarri dituzte; bakarrik geratzearen beldurra dute orain.

Ondoren, zortziko txikian hasi dira.

Gipuzkoako txapelketa

Gipuzkoako txapelketa maiatzean hasiko dute eta irailean izango da finala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak