Arizmendi Ikastolakoez gain, Oñatiko Urgain eskolako, Elkar Hezi ikastetxeko eta Txantxiku Ikastolako gaztetxoen abesbatzak ere izan dira Amaian.
Denera 7 abesbatza
Olarteko HHko 5 urtekoek hasi dute ikuskizuna. Maider Idigorasen zuzendaritzapean, 47 kantarik Erdu gugana eta Euskaraz blai abestu dute. Gurasoek eta hara joandako ikusleek gogoz egin diete txalo.
Ondoren, Gazteluondokoen txanda izan da. Guztira, 7 abesbatza igo dira taula gainera.
Ekitaldia amaitzeko ikusle eta abeslariek elkarrekin abestu dute Guk euskaraz, zuk zergatik ez? abestia.