Arizmendi Series Colegiales torneoko txapeldun!

Xabier Urtzelai 2015ko api. 18a, 10:40
Arizmendi taldeko jokalariak, aldageletan, domina jaso berritan. Argazkia: Arizmendi Ikastola.

Series Colegiales torneoko finala irabazi du Arizmendik, egubakoitz iluntzean Corazonistas-en kontra emozioz betetako partidua irabazi ostean. Saskibaloi zale ez direnek ere gustura ikusten duten partidu horietakoa izan zen, azken minutuan erabaki zutelako Gorka Zurutuzaren mutilek partidua, gasteiztarrek aurreko laurdenetan izango abantaila ezerezean utzi eta gero. Azken unean, debagoiendarrek azken bultzada egin eta torneoa irabazi zuten (56-53).

Series Colegiales torneoko finalak ez zion inori hutsik egin. Final handietako giroa –300 lagun harmailetan– eta ohorezko sakea egiteko Joe Arlaukas, 19990 eta 1993 urte bitartean Taugres (Baskonia) taldeko jokalari izan zen estatubatuarra. Partidua hasita, lehenengo laurdenean Corazonistas ibili zen aurretik, baina bigarren eta hirugarren laurdenean Arizmendiko gazteek abantaila polita hartu zuten. Bazirudien partidua erabakita zegoela, Arizmendik eramango zuela Series Colegiales torneoko garaikurra etxera, finalean uste baino kontrario makalago baten kontra indarrak neurtu eta gero.

Baina ez, partiduari asko geratzen zitzaion, batez ere emoziotik. Corazonistas taldeak ezerezean utzi zuen Arizmendiko mutilek markagailuan eskuratutako abantaila, eta partidua amaitzeko minutu baten faltan puntu bat aurretik jarri ziren gasteiztarrak. Une horretan, baina, Zurutuzaren taldeak ez zuen behera egin, nahiz eta hori izango litzatekeen normalena. Ordura arte txarto egindakoak zuzendu, eta azken minutu horri etekin galanta aterata partidua hiru puntuko aldeaz irabazi zuten (56-53), harmailetan zeuden gozamenerako. Hala, Arizmendi da Series Colegiales kopako Euskadiko txapelduna. [Finaleko argazki gehiago hemen]. Aipatu, Arizmendi taldea Ointxe! klubeko harrobiko jokalariz osatuta dagoela, " Elkarlananean egindako lanaren emaitza da hau", adierazi dute Arizmendiko ordezkariek.

Taldekako saria bakarrik ez, Arizmendiko jokalari bati eman zioten MVP saria, alegia, Iñigo Cadiñanosi. Iñigok Arlaukasen eskutik jaso zuen saria:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak