Debagoieneko Helduen Dantzari Eguna egingo dute bihar, zapatua, Antzuolan

Bailarako dantzari gazteek eta helduek elkar ezagutzeko helburua duen urteroko hitzorduan, Arrasateko Lore Gazteak eta Arrostaitz eta Oñatiko Oñatz taldeetako kideak batuko dituzte aurten anfitrioiak diren Oinarin taldekoek.   

Orain arte egun osoko topaketa izan bada ere, aurten ordutegia moldatu egin dute; hori horrela, kalejiraren ondoren, 18:00etan egingo dute herriko plazan bi ordu inguruko dantza saioa; eguraldi txarra eginez gero, berriz, eskolako patioan. "Dantza gehienak talde guztiek elkarrekin egingo ditugu, eta ondoren, talde bakoitzak dantza bana egingo du", azaldu du Oinarin taldeko Jon Lizaratzuk.

Torresoroan afalduko dute gero 150 lagunek; dantzariek eta taldeko musikariek, bada.  Afalosterako, La Jodedera eta Batek Daki taldeen kontzertua antolatu dute gaztetxean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.