Gipuzkoako hiru txirlo txapelketako laugarren jardunaldia, zapatuan, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko api. 16a, 20:00
Sebas Arantzabal bolotan Elgetako bolatokian.

Elgetako bost ordezkarik dihardute txapelketan. Tiraldia irekia izango da bai federatuendako bai federatuek ez direnendako.

Martxoaren 14an abiarazi zuten Gipuzkoako 46. hiru txirlo txapelketa. Hamar jardunaldi izango dira, eta zapatuan laugarrena jokatuko da Elgetan.

Elgetako bost ordezkarik dihardute lehian. "Sailkapenean ez bagiltza oso ondo", esan du Sebas Arantzabal bolari elgetarrak. Hamabi txirlo jo ditu Arantzabalek. "Aurten asko jotzen ari dira. Lehena Imanol Osoro da. 19 jo ditu", azaldu du.

Zapatuko tiraldia Gipuzkoako txapelketako jardunaldia izango da, baina edonork izango du bertan parte hartzeko aukera. Federatuek zein federatuak ez direnak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak