Xabier Gardoki: "Taldeko ateak irekita daude beterano eta gazteendako"

Xabier Urtzelai 2015ko api. 16a, 06:00

Xabier Gardoki, taldeko kapitaina

Ligako txapeldun geratuta ARTk mailaz igotzeko txartela lortu du. Datozen hilabeteotan, baina, liga zorrotzago baten jokatzeko gertu dauden erabaki beharko dute.

Eta, taldea igoko da?

Aste barruko entrenamenduetan ibili gara horretaz berbetan. Ni baiezkoan nago, jendeak taldean jarraitzen badu aurrera egingo dugula uste dut, baina oraindik ez dugu erabakia hartu, horretarako batzartu egingo gara aurrerago. 

Liga honetan erraz gailendu zarete.

Bai, kopuruz talde polita izan dugu eta ez gara beste urte batzuetan moduan jende faltan ibili. Partidu asko erraz irabazi ditugu, merezita iritsi gara hona.

Geratzen diren partiduetara begira, zer?

Tramiteko partiduak izango dira. Bai Funesek eta bai Gaztedik taldeak dituzte goiko kategorian, eta gure mailan ez dute apartekorik egiterik. Liga amaitzeko modu ona izango da.

Taldea indartzea komeniko da.

Igotzen bagara bai, garai bateko jokalariak animatu gura ditut bueltatu daitezen, eta gazteei esan ateak zabalik daudela. Liga gogorragoa izango da, eta guztion laguntza beharko dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak