Azken legealdiarekin alderatuta, berria da PPk hartutako erabakia: Debagoieneko herri nagusienetan bakarrik aurkeztea alkategaiak. Izan ere, orain dela lau urteko hauteskundeetan herri guzti-guztietan aurkeztu zituzten hautagaiak, baita Leintz Gatzagan ere.
Esandako moduan, baina, aurten ez da horrela izango. Eta datozen egunotan jakinaraziko dituzte Debagoienerako proposatuko dituzten hautagaien izenak. Aldaketarik ez bada, aurreratutakoaren arabera, Arrasaterako hautagaia donostiar bat izango da eta Oñatirakoak eta Bergararakoak, berriz, arabarrak izango dira.