Eguraldiak baldintzatuko ote zuen igoera zalantzak zituzten askok, baina ez zen hala izan. Goizean euri apurren bat egin arren lasterketa ordurako eguzkia zen nagusi eta errepidea lehortuta zegoen. Hori horrela, aparteko ezusteko barik jardun zuten pilotuek errepidean.
Zabaletarenak izan ziren denborarik onenak bai entrenamenduetan, bai lasterketa saioetan (2.24.451). Horrek, baina, ezin izan zuen aurreko edizioko denbora hobetu eta horren arrazoia da ibilbidearen tarte batean zoru labainkorraren bandera izan zutela jarrita. Zabaletaren atzetik podiumerako lehian jardun zuten Arkaitz Ordokik (Silver Car) eta Garikoitz Floresek (BRC).
Formula libre atalean, ostera, Ander Corcuera arrasatearra izan zen jaun eta jabe (VW Golf Gti) hamar segunduko aldea aterata Joseph Duperou-ri (BMW Compact); eta autoen atalean Abadiñoko Iban Tarsicio (Mitsubishi EVO IX) izan zen nagusi hiru segunduko aldearekin.
Hona irabazleak klaseen arabera:
- Klase 8: Aitor Zabaleta (Lola BMW)
- Klase 7: Arkaitz Ordoki (Silver Car)
- Klase 6: Iban Tarsicio (Mitsubishi EVO IX)
- Klase 5: Mario Perez (Renault Clio Sport F2)
- Klase 4: David Pelaez (Citroën AX A1/2)
- Klase 3: Iñigo Errasti (Renault Clio Sport)
- Klase 2: Ruben Lopez de Guereñu (Citroën Saxo VTS)
- Klase 1: Xabier Garcia (Peugeot 106)
- Ibilgailu historikoak edo klase 9: Josemi Gabilondo (Renault Alpine A110)