Martxa errepublikanoa Ermutik Eibarko Untzaga plazaraino egingo dute eta ondoren, 12:00etan, ekitaldi politikoa izango da honako kideekin: Eibarko Irabazi ekimeneko alkategai Itoitz Garcia Anton; Gipuzkoako Ezker Anitza-IUko kide Arantza Gonzalez; PCE-EPKko idazkari nagusi Jon Hernandez; eta Ezker Anitza-IUko koordinatzaile nagusi Isabel Salud.
Musikak girotuko du ekitaldia eta bukaeran errepublikaren bandera igoko du Marcelo Usabiaga borrokari antifaxista beteranoak.
Herritarrak gonbidatuta
Ezker Anitza-IUk herritarrak gonbidatu ditu ekitaldiotara: "Errepublikaren balioen aldarrikapen ekitaldiok partekatu gura ditugu etorkizuneko apustu direlako, eta egungo erregimenarekin apurketa demokratikoa lehenbailehen egin behar delako hirugarren errepublika baten aldeko prozesua abian jartzeko".