Euskal Herriko Itzulia Debagoienean barrena gaur

Goiatz Arana Begiristain 2015ko api. 9a, 11:00

Gaurko etaparen ibilbidea.

Txirrindulariek Legazpitik Udana igoko dute, Oñatira jaitsiko dira eta Bergararantz hartuko dute, Elorregitik pasatuta. Gero, Asentzioko malda gogorrak izango dituzte, Angiozartik igota. Elgetara joko dute gero, eta handik Bergara aldera jaitsiko dira, Uberatik. Eta Osintxutik pasatu ostean utziko dute Debagoiena. Etapa horretako profila, mapa eta ordutegia hemen kontsulta daitezke.

Euskal Herriko Itzuliaren sei etapetatik laugarrena izango da gaur, Zumarraga eta Arrate (Eibar) lotuko dituena (162,2 kilometro). Txirrindulariak 13:05ean abiatuko dira.

Astelehenean hasi zen Euskal Herriko Itzulia, Bilbon. Orduz geroztik, ohikoa den moduan, oso ibilbide gorabeheratsua izaten ari dira, irteera-puntuan batutako 152 ziklistak. Izar handiak badaude tartean; ez, ordea, ordezkari debagoiendarrik.

Azken etapak erabakiko du 2015eko podiuma, Aian jokatuko den 18,3 kilometroko erlojupekoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak