Langabeziak gora egin du Antzuolan, Arrasaten, Elgetan, Eskoriatzan, Leintz Gatzagan eta Oñatin; aldiz, jaitsi egin da Aretxabaletan eta Bergaran.
Datuak, herriz herri
Antzuola: 86 langabe (%7,88ko langabezia tasa).
Aretxabaleta: 327 (%9,67).
Arrasate: 1.637 (%15,80).
Bergara: 867 (%12,36).
Elgeta: 58 (%10,70).
Eskoriatza: 249 (%12,22).
Leintz Gatzaga: 10 (%7,41).
Oñati: 473 (%9,01).
Hego Euskal Herrian behera, gutxigatik
Joera bestelakoa izan da Hego Euskal Herrian, gutxiagatik izan bada ere: otsailean baino 112 lagun gutxiago zeuden izena emanda enplegu zerbitzu publikoetako zerrendetan. Ia egonkor mantendu da, beraz. Beheranzko joera ez da orokorra izan, gainera, lau herrialdeetan: Nafarroan (-622) eta Gipuzkoan (-194) jaitsi da langabezia, baina ez Bizkaian (+695) eta Araban (+9).