Aldarrikapen eguna ospatu dute Iruñean eta Bilbon, Aberri Egunean

Imanol Beloki 2015ko api. 5a, 14:53

Ikurrinak balkoietan zintzilikatuta esnatu da gaur Arrasate.

Iruñean eta Bilbon izan dira Aberri Eguneko ekitaldi nagusiak. EAJk antolatutakoa Bilbon ospatu da Herriz herri, Aberri! lelopean, eta Independentista Sareak antolatutakoa aldiz, Iruñean izan da, Guztion etorkizuna jokoan dago. Heldu Independentziari! lelopean.

'Guztion etorkizuna jokoan dago. Heldu Independentziari!'

Independentistak Iruñean ospatu dute Aberri Eguna, eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Manifestazioa 12:00etan hasi dute milaka lagunek; zortzi puntako izar berde independista eta ikurrina handi batekin. Golometatik hasi eta Sarasate pasealekuraino ibilbidea egin dute, eta gero ekitaldi politikoa izan da.

Independentista sareko Txutxi Ariznabarreta bozeramaileak esan duenez "independentzia da Euskal Herriaren aukera bakarra. Lehenago edo beranduago independentzia gure etorkizuna izango da". Ondoren herri bazkaria izan da, eta egun osan zehar; kale animazioa, txistulariak, ikuskizunak, kontzertuak… izango dira.

'Herriz herri, Aberri!'

EAJk, berriz, Bilbon ospatu du Aberri Eguna, Herriz herri, Aberri! lelopean, eta Europan aitorpena eskatzea izan du helburu. Bilboko Plaza Barrian jeltzale ugari batu dira eta 11:30ean Iñigo Urkullu lehendakariak eta Andoni Ortuzarrek hitz egin dute, besteak beste.

"Huts egin duen autonomia-Estatu batetik estatu plurinazionalek osatutako Europa batera igaro behar dugu", adierazi du lehendakariak. EBBko Ortuzar presidenteak, berriz, "itxurakeriak bertan behera uzteko eta bake arloan, etxeko lanak egiteko" eskatu dio ezker abertzaleari. Ekitaldi politikoa amaitu ondoren, Bilboko Areatzan herri-bazkaria egin dute batu diren jeltzale askok.

Debagoiendar ugari Iruñean

Debagoieneko hainbat balkoi ikurrinekin esnatu dira gaur, ohikoa den moduan, eta bailarako herritar askok Iruñeara joateko autobusa hartu dute.

Debagoiendar batek Iruñeatik bidalitako argazkia.

PNV y EH Bildu celebran el Aberri Eguna en Bilbao y Pamplona en un contexto preelectoral

El PNV festejará el Aberri Eguna en la Plaza Nueva de Bilbao bajo el lema 'Herriz Herri, Aberri! (Pueblo a Pueblo, ¡nación!)', en homenaje a su "vocación municipalista", cuando se cumplen 150 años del nacimiento de Sabino Arana, el fundador del partido.

Leer mas: http://www.europapress.es/nacional/noticia-pnv-eh-bildu-celebran-aberri-eguna-bilbao-pamplona-contexto-preelectoral-20150405091215.html

(c) 2015 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de este contenido sin su previo y expreso consentimiento.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak