Legazpitik Udana igoko dute, Oñatira jaitsiko dira eta Bergararantz hartuko dute, Elorregitik pasatuta. Gero, Asentzioko malda gogorrak izango dituzte, Angiozartik igota. Elgetara joko dute gero, eta handik Bergara aldera jaitsiko dira, Uberatik. Eta Osintxutik pasatu ostean utziko dute Debagoiena. Etapa horretako profila, mapa eta ordutegia hemen kontsulta daitezke.
Faboritoei dagokienez, izen bi daude guztien gainetik: Nairo Quintana kolonbiarra (Movistar Team) eta munduko txapeldun Michal Kwiatkowski poloniarra (Etixx-Quick Step). Podiumerako lehian, berriz, Bauke Mollema holandarra (Trek Factory Racing), Jean-Christophe Peraud (Ag2r La Mondiale), Simon Spilak esloveniarra (Team Katusha) eta Tejay Van Garderen estatubatuarra (BMC Racing) ibiliko dira, besteak beste.
Azken etapak erabakiko du 2015eko podiuma, Aian jokatuko den 18,3 kilometroko erlojupekoak.