Maila altuko lanak lehian, Huhezineman

Ubane Madera 2015ko mar. 30a, 08:55

'Otsoko' film laburraren fotograma.

Huhezinemako lan-taldeak aukeratu ditu aurtengo Sail Ofizialeko hamar finalistak (zerrenda albiste barruan). 86 lan jaso dituzte Sail Ofizialerako. Eta antolatzaileek esandakoaren arabera, "lan guztiek oso maila altua erakutsi dute". Huhezinemak, Euskal Film Laburren Jaialdiak VIII. edizioa du aurten. Apirilaren 28tik 30era bitartean gauzatuko da, Aretxabaletan.

Honako hauek dira aurten Sail Ofizialean lehian jardungo duten film laburrak:

  • A serious comedy (Lander Camarero)
  • Don Miguel (Kote Camacho)
  • El buen mal (Jokin Urrutikoetxea)
  • Mamma, please forgive me (Ibai Vigil-Escalera)
  • Ordu erdi (Unai Garate)
  • Oscar desafinado-Tunning Oscar (Mikel Alvariño)
  • Otsoko (Ander Iriarte)
  • Tempo Inverso (Gregorio Muro-Mikel Muro)
  • Yayos (Roberto San Sebastian)
  • Zarautzen erosi zuen (Aitor Arregi)


Aurtengo oinarrietan jasotzen den moduan, finalista izateagatik zuzenean 200 euroko diru saria jasoko dute lan horiek guztiek.

Hiru sari nagusi

Gero, hori bai, sari nagusiak hiru lanek irabaziko dituzte, apirilaren 30ean Aretxabaletako Arkupe aretoan egingo den sari banaketa ekitaldian aukeratuko dituztenak: Goiena saria (800 euro), ikusleen saria (200 euro) eta aktore onenaren saria (100 euro) dira sariok.

Ehundik gora

Guztira, 111 film labur aurkeztu dituzte aurtengo Huhezinema Jaialdira. Honela banatuta:

  • Sail Ofizialerako: 86 lan.
  • Mondragon Unibertsitateko ikasleen lehiaketarako: 13 lan.
  • Basque Culinary Center lehiaketarako: 12 lan.

Horien artean, euskarazko 34 lan jaso dituzte; erdarazko 68. Horietatik, frantsesez eginiko lan bat, ingelesez eginiko lau, ingelesez-gazteleraz eginiko lan bat eta gaztelerazko 62 lan. Bestalde, elkarrizketarik gabeko bederatzi lan jaso dituzte.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak