Hala, ekainaren 21a aldi berean hasi eta bukatuko da hiriburu guztietan. "12:00etan oihal kateak egingo ditugu hiriburu guztietan. Urte osoan zehar borondatez bete ditugun oihal horiek eta gu geu izango gara protagonista. Nor bere oihalarekin elkartuko gara hiriburuan. Eta egunari amaiera biribila emateko, arratsaldeko 17:30ean ekimen nagusiak egingo ditugu hiriburuetako eremu handietan. Kultura, borondateak, herritarrak, parte-hartzea, ilusioa, irribarreak... guzti horiek batuko ditugu hautetsontzi erraldoiak eraikiko diren ekitaldietan", azaldu du Anjel Oiarbidek gaur, zapatua, goizean Iruñeako Zentral-Pamplonan.
Kamisetak
Ekainaren 21eko ekitaldira espresuki egun horretarako atera duten kamiseta jantzita joateko deia ere egin du Gure Esku Dago plataformak. Kamisetak herriz herri jarriko dituzte salgai eta gureeskudago.eus web atarian dagoeneko eros daitezke.