Pil-pilean dauden gaiak landuko dira hitzaldietan. Adibidez, lan-esperientziaren bidez lortutako konpetentzia aitortzeko moduak azalduko dituzte eguaztenean, 18:00etan. Eta eguenean, 11:00etan, Ethazi sistema dualarekin eta Erasmus programarekin izan dituzten esperientziak azalduko dituzte hainbat ikaslek eta zentrok, 11:00etan. Beste hitzaldi batzuk ere izango dira. Egitarau osoa eta informazio gehiago ikus daiteke Garapen Agentziaren webgunean.
NiNeu bideocurriculum lehiaketako sariak emango dituzte eguaztenean, 17:00etan.
Edozeinendako zabalik
Ohi bezala, interesa dutenek zabalik izango dituzte azokako ateak 09:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:30era bitartean.