Ekin diote Basaurin termoak ekoizteari

Jon Berezibar 2015ko mar. 25a, 18:03

Lantegia eta makineria prest, hasi dira Fagor CNA Groupen Basauriko lantegian termo elektrikoen ekoizpenarekin. 45 langilek dihardute, ekoizpenekoak eta sail komertzialekoak, eta zuzendaritzatik diote merkaturatzeko prest egongo direla berogailuak aurki, Fagor Comfort katalogoaren barne. Basauriko ekoizpena, hala ere, aldi baterako izango da, aurreikusi bezala.

Oraingo 45 behargineko taldeak beste 20 lagunek osatuko dute maiatzetik aurrera Fagor CNA Groupetik jakinarazi dutenez eta plantilla handitzen jarraitzeko asmoa iragarri dute aurreikusitako salmentak gauzatuz doazen heinean. 

Fagor CNAtik "poza" adierazi dute ekoizpenaren hasierarekin, horrela, "EDESA zenaren langileen parte bati lanpostu bat eskaini ahal izango zaiolako". Alabaina, gogorarazi dute "Basauriko ekoizpena aldei baterako izango dela".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak