Gorlako maldak, ziklisten zain

Xabier Urtzelai 2015ko mar. 26a, 06:00
Iazko helmugan Arnau Sole besoak jasota.

Iaz Gorlako Igoerako 40. urteurrena behar den moduan ospatu zuten Lokatzako antolatzaileek, eta, beste 40 urte egiteko gertu daude. Hala, bide horretan lehenengo pausoa emango dute domekan (10:00), 41. edizioa jokatuta –aurten Peugeot Etormobil etxearen babesa izango dute.  

Eta domekarako lasterketak hainbat nobedade izango ditu. Batetik, 1998 eta 1999 urteetan igoera irabazi zuen Juanma Garate ziklista irundarra omenduko dute: "Urteurreneko bazkarira ezin izan zuen etorri, eta penaz geratu zen. Betidanik oso ondo portatu izan da gurekin, San Prudentzion egiten dugun afarira etorri izan da askotan eta erretiroa hartuta, merezi zuen halako omenaldi bat", azaldu du Jon Unamunok, Lokatzako ordezkariak.

Aldaketak ibilbidean 

Beste nobedade bat ibilbidearena izango da, Deskarga arriskutsu dagoelako ziklistendako, eta domekan Udanatik emango dutelako itzulia. Horrek gehiago luzatuko du lasterketa (110km) eta estrategia aldetik ere seguru beste aukera batzuk emango dituela. Fundamentala, baina, ez da aldatuko: Gorlako maldetan azkarrena denak irabaziko du lasterketa (helmuga 12:45ean).

Gurekoei dagokienez, hauxe izango da bailarako ordezkaritza: Alex Aranburu eta Iker Eskibel (Zirauna-Infisport), Asier Taboada (Debabarrena), Julen Irizar (Ampo) eta Etxabe anaiak (Seguros Bilbao). Azkenik, Mikel Aristi bergararrak ezingo du etxeko proban egon, Portugalen lehiatuko delako asteburuan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak