Herritarrek autoa elkarri lagatzeko sistema bultzatuko dute Bergaran eta Oñatin

Jon Berezibar 2015ko mar. 24a, 15:31

Lurraldekar delako proiektua abiaraziko du Aldundiak zenbait udalekin batera; tartean, Oñatikoa eta Bergarakoa daude. Tresna bat jarri gura dute herritarren esku, autoaren jabeak ibilgailua beste erabiltzaile batzuei lagatzeko eta haiekin banatu ahal izateko ibilgailuaren gastu guztiak.

Europa iparraldeko hainbat herrialdetatik, hango arrakasta ikusita, dakar ideia Gipuzkoako Foru Aldundiak, hemen ere harrera ona izan dezakeelakoan. Hain zuzen, gaur eta bihar Aldundiak egitasmoaren aurkezpenean dihardu Belgikako Autopia taldeko kide batekin.

Debagoienean, Bergaran eta Oñatin bultzatuko da ekimena udaletatik.

Lurraldekar honako herritarrei dago zuzendua, Aldunditik azaltzen dutenez: 

1. Auto bat izan ez eta noizean behin erabiltzeko premia duenarentzako.

2. Autoa oso gutxi erabili, eta berau izateak kostu handia suposatzen duen horrentzako.

3. Bigarren autoa erostearen posibilitatea aztertzen ari diren horientzako.

4. Noiz behinka auto mota desberdin baten beharra dutenentzako.

5. Herritarren artean sistema hau bultzatu nahi duten udalerri edo erakunde publiko zein pribatu ororentzako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak