Independentzia prozesuak eta bereziki Kataluniakoak izan duen "babes sozial handia" aztertuko dituzte mahai-inguruetan. Herrialde Katalanetako ERCko parlamentari eta alkate diren Roger Torrent (Sarria del Terreko alkatea) eta Dionis Guiteras (Moiako alkatea) batetik; eta, bestetik, CUP alderdiko idazkaritza Nazionaleko Xavier Generok hartuko dute parte EH Bilduko kideekin batera, mahai-inguruan.
Herrialde Katalanetatik ekar litekeen lezioa hartu gura dute gogoeta-gai moduan antolatzaileek. "Herrialde Katalanetako esperientziatik ikasiz, Euskal Bidea indartzeko gako nagusiak zeintzuk diren aztertuko" dituzte EH Bilduko Pello Urizar eta Iñigo Erkiaga gaztearen eskutik.
Harrera, alkate eta alkategaiek
Mahai-inguruekin batera, gainera, Oñatin, bihar 17:30ean, eskualdeko EH Bilduren alkate eta alkategaiek harrera ekitaldia egingo diete ERC eta CUPeko ordezkariei, eta "Udalgintzari buruzko bilera berezia" egingo dute. Horren ostean izango da mahai-ingurua gaztelekuan.