Korrika 19

Gerediaga Elkartea eta Azoka, Korrika 19ko omendu berezi

Jon Berezibar 2015eko martxoaren 24a

Aurtengo Korrikak omendu berezi moduan Durangoko Azoka izan du eta atzo egokitu zitzaion kilometroa Azokaren antolatzaile den Gerediaga Elkarteari. Frankismoaren ilunenean ekin zion elkarteak ondarearen, kulturaren eta euskalgintzaren alde lanean eta hori txalotuta, omenaldia jaso dute Korrikan. Argazkian Nerea Muxika elkarteko lehendakaria eta Antton Mari Aldekoa-Otalora ageri dira, lekukoa eskuan, alboan GOIENA telebistako zuzendari, Oihane Agirre dutela; Azokako kolaboratzaile baita Goiena Komunikazio Taldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak