1-4 irabazi dio Arizmendik Mondrari

Julen Iriondo 2015ko mar. 22a, 20:16

Emakumezkoen Erregional mailan, partidu bikaina jokatu eta nagusitasunez irabazi diete aretxabaletarrek arrasatearrei, Mojategin. 0-4 aurreratu dira kanpokoak, zati bakoitzean bi gol eginda, eta Mondrak aldea murriztu baino ezin izan du egin.

"Denboraldiko partidu onena" egin dute Arizmendikoek, Haritz Elortza entrenatzailearen esanetan. Aukera asko izan dituzte, eta aretxabaletarrek "gozatu" egin dute jokatzen. Zelai erdian Mondra gidatzen duten bi jokalariak baliogabetu, eta eroso irabazi dute.

Arrasatearren entrenatzaile Andoni Ezkurrak ere onartzen zuen partidu amaieran aurkaria gehiago izan dela. "Merezita" irabazi dutela zioen, jokoan eta aukeretan nagusitu direlako.

Lore Etxeandiak, Ane Vicentek (2) eta Paula Montianok egin dituzte Arizmendiren golak; Mondrarena, berriz, Ane Arregik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak