Gaur goizean Donostiara iritsi da lekukoa, eta Urolan, Tolosaldan eta Goierrin ibili ostean, bihar goizeko 06:00etan sartuko da Debagoienean, Udanatik barrena.
Korrikaren Debagoieneko ibilbidearen jarraipen osoa egingo du Goiena Komunikazio Taldeak martxoaren 23an. Furgonetatik bertatik, herriz herri, Korrika Txikiak… egunean bertan, Debagoiena zuzenean saioak tarte berezia eskainiko dio. Goiena.eus-en argazki galeriak eta bideoak izango dira ikusgai egunean bertan. Euskahaldun guztion argazkiak jasoko ditugu Goiena.eus-en aurrez aipatutako bideak erabilita, Whatsapp eta Twitter.