Manex Agirre, Arabako txapeldun!

Julen Iriondo 2015ko mar. 21a, 22:28
Argazkiak: Iñaki Tena

Iñaki Viñasprerekin kantatu du Arabako Bertsolari Txapelketako finaleko buruz burukoan, baina aramaioarrak alde handia, ia 30 puntukoa, atera dio azkenean. Xabi Igoa seigarren izan da; hala ere, puntu alde handiegirik ez da egon finaleko beste aramaioarraren eta gainerako bertsolarien artean. Martitzeneko Debagoiena zuzenean saioan izango da Manex Agirre, finalaren eta txapelaren gainean berbetan.

Gasteizko Printzipal Antzokian giro beroan eta 600 entzuleren aurrean jokatu da 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketako finala.

Sei bertsolariek ariketa puntuagarriak bukatuta, 402,5 eta 389 punturekin, hurrenez hurren, Agirre eta Viñaspre pasa dira buruz burukora. Alde hori nabarmen handiagotu du gero aramaioarrak, bere bigarren txapela janzteko. Hona hemen sailkapena:

  1. Manex Agirre  583
  2. Iñaki Viñaspre 554,5
  3. Oihane Perea 380,5
  4. Zigor Enbeita 375
  5. Ruben Sanchez  370
  6. Xabi Igoa 368,5

Manex Agirrek Arabako eta Gasteizko bertsolaritzaren sustatzaile aitzindari Karmele Madinabeitiaren eskutik jantzi du txapela. Familiari eta gazteei, bertso eskoletan dabiltzanei, eskaini die: "Bertso-ekosistemako mini-bertso-ekosistemak, herri hau euskaran bidez herri egiten dutenak", esan du agurreko bertsoa bukatzeko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak