Korrika 19

Gipuzkoan, Nafarroan eta Lapurdin ibiliko da gaur Korrika: bidali argazkiak!

Julen Iriondo 2015ko mar. 20a, 11:06

Goizaldean sartu da Korrika Gipuzkoan, Berastegitik; arratsaldean, baina, Nafarroara itzuliko da Beran barrena, eta Lapurdin ibiliko da iluntzean, gauerdi aurretxoan Baionara iristeko.

Korrikaren lehen egunetako argazkiak dira hauek: Euskal Herriko txokoetan milaka lagun batuko zaizkio martxoaren 29an Bilbon amaitu aurretik, baita egunotan debagoiendar bat baino gehiago ere, lekukoa bailaratik kanpo ibili arren: edonon dela ere, bidali Korrikako argazkiak eta bideoak eta Goiena.eus-en aterako ditugu; Whatsapp bidez 688 690 017 zenbakira eta Twitterren #korrika eta #goiena traol-berbekin argitaratu. 

 

Bestalde, Korrikaren Debagoieneko ibilbidearen jarraipen osoa egingo du Goiena Komunikazio Taldeak martxoaren 23an. Furgonetatik bertatik, herriz herri, Korrika Txikiak… egunean bertan, Debagoiena zuzenean saioak tarte berezia eskainiko dio. Goiena.eus-en argazki galeriak eta bideoak izango dira ikusgai egunean bertan. Euskahaldun guztion argazkiak jasoko ditugu Goiena.eus-en aurrez aipatutako bideak erabilita, Whatsapp eta Twitter.

Erlazionatuak

Korrikaren hasierako bideoa

Julen Iriondo 2015 mar 20 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak