Eguzki-eklipse partziala 09:10ean hasiko da

Imanol Gallego 2015ko mar. 20a, 07:25
Eguzki-ekilpse partziala izango da.

Eguzki-eklipse partziala 09:10ean hasiko da eta bi ordu eta laurden iraungo ditu. Eklipseak eragin handiena, 10:15ean izango du. Ilargia eguzkiaren %71 estaltzera helduko da, eta ondorioz, argitasuna jaitsiko dela nabarituko dugu. Eklipsea ikusteko begiak egoki babestu behar direla.

Amaitzear dagoen negua modu berezi batean agurtuko da. Lainoek eklipseaz gozatzen uzten badute behintzat, bi orduz eguzki-eklipse partzial bat ikusteko aukera egongo da. Fenomeno ikusgarri honek bi ordu iraungo ditu eta ilargiak ez du eguzkia guztiz estaliko.

Ikusgarria izango den arren, ez ahaztu ohiko aholkuez; garrantzitsuena, ez begiratu zuzenean eguzkira. Begiak egoki babesteko adituek, soldatzaile betaurrekoak erabiltzea gomendatzen dute.

Eguzki-eklipsea bizi eta ordu gutxira agurtuko dugu aurtengo negua 23:45ean iritsiko baita udaberria.

Hurrengoa bi urte barru

Inguruotan ikusgai izan zen azken eguzki eklipsea, 2013ko azaroaren 3an izan zen, baina oso eragin txikia izan zuen. Hurrengoa, 2017ko abuztuaren 21ean, baina ez omen da ongi ikusiko, eguzkia ezkutatzear dagoenean gertatuko baita. Ilargiak eguzkia erabat eklipsatzeko, 2026ra arte itxaron beharko da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak