Asteburu luzean jardunaldi bikoitza izango dute Aretxabaletak, Antzuolak eta Bergarak; besteek bakarra jokatuko dute

Xabier Urtzelai 2015ko mar. 18a, 17:36

Aretxabaletak, Bergarak eta Antzuolak asteburu luze honetan 6 puntu izango dituzte jokoan, horrenbestez, aurrerapauso handia egin dezakete, edo atzera nabarmen. Hasteko bihar, eguena, Antzuolak Elgoibar hartuko du Estalan (16:00) eta Bergarak Tolosara egingo du bidaia (16:30). Aretxabaletak, berriz, Anaitasunaren bisita izango du Ibarran (18:30). Aloña Mendik, ostera, apirilaren 12ra jokatuko du elurragatik atzeratuta partidua.

Eta, atseden hartzeko bestetan baino tarte txikiagoaz, zapatuan eta domekan beste jardunaldi bat egongo da jokoan. Hor, Antzuolak Martutenen jokatuko du (zapatua, 17:30), eta gainontzekoek etxean izango dute hitzordua. Hala, Aretxabaletak Ordiziaren bisita izango du domekan (16:30), Aloña Mendik Hernanirena (16:30), eta Bergarak ere domekan jokatuko du Hondarribiaren kontra (16:30).  

Mondra-Aretxabaleta derbia 

Erregional preferentean, ostera, Mondrak eta Aretxabaletak derbia jokatuko dute Mojategin (zapatua, 16:30). Joan den astean Mondrak bolada ederra eten zuen, eta Zubiaren mutilek bidea lehenbailehen zuzendu gura dute ostera. Adi, baina, Aretxabaleta ere oso denboraldi txukuna egiten dabilelako. 

Eta emakumezkoen kategorian ere derbia izango da domekan (16:30, Mojategi), Mondraren eta Arizmendiren artekoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak